XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ama ta aurtxoa
Aurtxo txikiya siaskatxuan
Negar ta negar geyago
Amets beltz batek esnatu eta.
Etsayen beldurrez dago.
Ixildu zaite, ez beldur izan
Amatxo zure zai nago
Nik magalian gordeko zaitut
Nere maitia egin lo.

Aurtxo txikiya lotan zegoen
Amatxoren magalian
Beste ametzak esnatzen zuen
Oso tankera onian.
¡Amaren poza bere umia
Farrez-farrez ikustian!
Musuka dago, ezin aspertuz
Semetxuen masallian.

Amatxo goitik bera begira
Aurtxoa betikan gora
Amak festa ta festa dagio
Umiak berriz algara
¡Biyen arteko gozotasuna
Musu ta besarkada!
Ama ta seme zeruan daude
Ludiyan Zerurik bada.

Aurra siaskan ostikotxuaz
Estalki danak botatzen
Amatxo berriz maitetasunaz
Ura berriro estaltzen.
Lantegi ontan ama semiak
Luzarotxo ziarduten
Ama gaxuak otzan beldurrez
Besotara da jasoten.

Aurra goziak negarrez dago
Amatxoren magalian
Ama on-onak besarkaturik
Ipintzen du bularrian.
Bere bularra estuturikan
Umian aoko oyian
Biotz sumua ematen dio
Esniarekin batian.

Pozaren-pozez esturik dauka
Amak aurtxoa gerritik
Umiak berriz bere amari
Eldutzen diyo lepotik.
Biyok daukaten barren-izketa
Biotzera biotzetik
Arriturikan entzuten daude
Aingeru danak zerutik.

Vera del Bidasoa. Abendoa. 1949.